Diraki taldeak ikasturte mugituari jarraipena emanen dio kontzertu segida batekin

Gogotsu hasi dira ikasturtea Dirakiko lagunak. Aingura taldearekin batera Arima diska kaleratu berritan instrumentuak hartu eta Italian zehar bira txiki bat egin zuten. Bertan harrera bikaina izan zuen euren proposamen musikala eta bertan grabatutako irudiekin Erretaguardia kantuari bideoklipa egin zioten. Honekin aski ez eta bigarren bideoklip bat egiteko deia luzatu zuten, Iratxetan grabatutakoa Codex Calixtinus kantuarendako. Orain gazte talde honek plazaz plaza aritu eginen da taula gainak euren musika eta hitzekin astintzen. Guzti honetaz solastu gara Diraki taldeko baterijolea den Joseba Amatriarekin.

Hurrengo Kontzertuak:
– Otsailak 21 Aitzina Taberna (Iruñea)
– Maiatzak 24 Garde- Uskararen Eguna
– Ekainak 14 Azpeitia
– Ekainak 21 Donibaneko jaiak
– Ekainak 27 Orbaizetako jaiak

Joseba Amatria Irati Irratian

Erretaguardia bideoklipa, Italiako biran grabatutako irudiekin:

Kaleratu berri duten Codex Calixtinus bideoklipa:

Iruzkindu