Larunbatean eskainiko du Auzperriko Abesbatzak Pop-Rock kontzertua

Auzperriko Abesbatzak 60-70 eta 80. hamarkadetako pop-rock kantuen egokitzapenekin egindako kontzertua eskainiko du larunbata honetan Aurizberriko Elizan. Ohiko kantutegitik ihesi eta Maria Almirantearenak egokitutako 14 bat abestirekin egindako kontzertua eskainiko dute. Bertan entzun ahal izanen dira Beatles, Itoiz,… betiere abesbatza ikutuarekin. Gainera, kontzertu berezi honetan Mikel De La Fuente izanen dute bidelagun.  Kontzertuaren aitzakiarekin Auzperriko […]

Kultur Programak Divertimento Folk taldearen kontzertua eskainiko du igandean Ezkarozen

25 urte bete duteneko gira erdian topatuko ditugu igande honetan Ezkarozen kontzertua eskainiko duten Divertimento Folk-ekoak. Herri musika oinarri beste musika estiloekin fusionatzea dute helburu eta jadanik 3 diska ondu dituzte beren ibilbidean, 4. diska ate joka dutelarik. Taula gaina ugari bisitatu duten taldea dugu, musika estilo jakin batean egokitu ezin den horietakoa, nahiz eta […]

Mielotxin taldeak herri musikaz jantzi eginen du Auritzeko Kultur etxea

Larunbata arratsaldean izanen da emankizuna arratsaldeko 20:00tan. Mielotxin Folk taldea 2003an eman zuen bere lehen kontzertua baina talde moduan ofizialki bere ibilbidea 2004an hasi zuela. Ezkeroztik taula-gaina desberdinak ezagutu dituzte baita taldekide eta bidelagun desberdinak ere. Herri musika berreskuratzea eta plazetan eskaintzea dute helburu eta honekin helduko dira larunbata honetan Auritzera. Gaur kontzertu honen aitzakipean […]

Diraki taldeak Sugarretan Larrosak bere hirugarren lana kaleratu du

Diraki taldeak bere hirugarren diska kaleratu berri du, Sugarretan Larrosak izenburupean. 6 kantuk gorpuzten duten diskoa dugu hauxe zeina Sound of Syrens estudioetan grabatua izan den. Mokadu gisa bi kanta aurreratu zituen taldeak Bisai Bi eta Betirako, azken hau Italian izandako biran grabaturiko imajinekin eginiko bideoklipa baten bitartez. Pasa den ostegunean, modu irekian eskaini zuten […]

Akor2Duo taldeak kontzertua eskainiko du gaur Koleto Etxean

Hegoi Bertolok eta Iñigo Pascualek osatzen duten akordeoilari bikotea dugu Akor2Duo taldea. Sarasate kontserbatorioan zirela elkar ezagutu eta 2022an ekin zioten talde bezala funtzionatzeari. Soinua edo akordeoia beti folklorearekin lotu bada ere beren gogoa beste musika mota desberdinekin uztartzea da eta hori bera erakutsiko dute gaur arratsaldean Koleto etxean izanen den kontzertuan. Zita arratsaldeko 19:30tan […]

Emakumeek oholtza hartuko dute beste behin ere Neskak Blues Rock jaialdian

9. edizioa izanen du aurten Urzainkin ospatzen den Neskak Blues Rock jaialdia. Emakumeei oholtzan garrantzia eman eta kalitatezko musika landa eremura gerturatzeko ideiarekin sortutako jaialdi honek urtero ehundaka lagun biltzen ditu Urzainkiko herrian. Aurten gertuko bi talde izanen dira taula gainean, No More Blues iruindarrak eta Jardin Infierno bizkaitarrak. Honen inguruan solasean aritu gara beste behin […]

Enric Ez abeslaria GRT 24-2.6 giran Nafar Pirinioetan kantuan

Auritz, Hiriberri eta Otsagabia zeharkatu eta gozatzen jarri ostean gaur helduko da Enric Ez musikaria kontzertua eskaintzera Izabara. Garaiko trobadoreen antzera, kitarra eta tramankuluak hartu eta Transpirenaika egiten ibili da etapa bakoitzaren amaieran kontzertu bat eskainiz, bazkaria eta lotarako trukean. Aprobetxatuz bere garaian horrelako abentura batean ondutako “la ruta natural” diskoaren aurkezpena egiten dabil gure […]

Doinu piriniarrak nagusi Udaherri jaialdiaren 2. edizioan

Lehen edizioan Espartzan 200 lagun batu ostean aurten Orbaizetan ospatuko da Udaherri jaialdia. Pirinioetako herri txikietara musika eramatea helburu sortu zen baita bertako taldeei agertoki bat eskaintzeko ere. Aurten jaialdi ibiltariak Orbaizeta izanen du akuilu eta bertan taula gainean arituko dira 30-06 (Burgi) , Fittik Ez (Nabaskoize) , Koiuntura+arte (Orbaizeta) eta Diraki (Aezkoa). Musika estilo […]

Trigger proiektuaren Salbaiak binilo bikoitza Pirinioak zipriztindutako lana

Trigger Eñaut Zubizarreta biolontxelo-joleak 2017an abian jarritako proiektua da. Bakarka hasi bazen, lan bakoitzarekin izaera aldakorra izandako proiektua dugu, osaketaren aldetik baina baita musika aldetik ere. Gaurkoan, Salbaiak binilo bikoitza aurkeztera etorri zaigu Irati irratiko estudioetara. Salbaiak 10 kantuz osatutako lana da zeinetan Pirinioetako toki edo eremu izenak agertzen diren. Hau Eñautek Aezkoa eta Erronkarirekin […]

Agoitzeko Musika eskolako matrikulazio kanpaina abian

Kurtso bikaina izan a aurtengoa Agoitzeko Musika eskolan, nabari izan da jendeak zer nolako gogoa duen instrumenturen bat jotzen ikasteko, ikasle kopurua handitu baita. Aurten disziplina desberdinetan banatuta 120 ikasle inguruk hartu dute parte musika eskolan. Pasa den asteetan entzunaldiak izan dituzte ere eta orain ikasleak ikasturte amaierako kontzertuari begira ditugu. Kontzertua datorren ekainaren 16an izanen […]