Xabier Errea (Zaporeakeko bolondresa): “Errefuxiatuen akanpalekuetan bizi den egoera tamalgarria da eta bertan laguntzen aritu izana esperientzia oso intentsoa da”

Jatorri anitzetako pertsonak jasotzen ditu Lesbosek urte batzuetatik hona. Europar batasunerko politikek migratzera behartuta ikusi diren pertsona hauek blokeatuta mantentzen ditu, euren ekinaldia baztertu eta buelta eman dezaten. Egoerarekin, gosearekin, itxaropenarekin ,… jolastu egiten dute frustrazioan eror daitezen, baina zorionez badira elkarte eta GKEak pertsona hauei laguntzeko prest. Hauetako bat Zaporeak dugu, Euskal Herritik pertsona zaurgarri hauekiko elkartasuna adierazi eta elkartasun hori gauzatu egiten duena. Egunero 2200 otordu banatu ohi dituzte akanpalekuetan pertsona askoren lan bolondresaren ondorioz. Horietako bat izan da 3 astez Xabier Errea eta gaur bere esperientzia eta hango egoera ekarri digu Irati irratiko uhinetara. Emozioari ezin eutsi kontatu digu zelako intentsitatea duen hango egoera eta ze gogorra den ikustea jendea otordua jaso gabe geratzen dela ikustea, euren begiradak iltzatuta geratzen zaizkizula komentatu digu.

 

Zaporeak elkarteko informazioa eta kidetzea : Zaporeak Informazioa edo Zaporeak Bazkidetzea

 Kidetze kanpainaren arduradunaren telefonoa (Elena)- 688 676600

Xabier Errea Irati Irratian

Iruzkindu