Zaporeak egitasmoak esne bilketa eginen du larunbat honetan Grezian diren errefuxiatuei bideratzeko

Lan itzela egiten du Zaporeak egitasmoak Grezian diren errefuxiatuekin, egunero milaka otordu prestatuz eta ahal den laguntza guztia ematen. Laguntza horrek bultzada bat behar duela iritzita esne bilketa abiaraziko dute Nafarroan larunbat honetan. Hau guztiaz solastu gara Fermin Artola Zaporeakeko kidearekin. Fermin Artola Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Zaporeaken esne bilketa, Manex eta animaliak eta liburutegiko berriak

Gaurkoa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Oraingo honetan Manexen 59. istorioa kontatu digu, Manex eta elurtea izenburua duena. Ondoren,Zaporeak elkarteko Fermin Artola izan dugu asteburu honetako esne bilketaz solastu zaigularik. Bukatzeko, Auzperriko liburutegia bisitatzen amaitu dugu Mari Mar Agosen ahotik bertako azken berriak jasotzen. Izenburua: Apirilaren 8ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]

Greziako errefuxiatuen egoerari aurre egiteko janari bilketa abiatu du Zaporeak elkarteak

Lesbos irlan eta Grezian izan ohi dira Zaporeak elkarteko bolondresak. Euren etxe eta aberriak utzi behar dituztenei zuzeneko elkartasuna ematen. Oztopoak oztopo dituzten medio guztiei partidua ateratzen diete eta Moriako kanpamenduaren erretzeak euren lana bikoiztu arazi du. Hortaz, janari bilketa kanpaina jarri dute abian eta gu aitzakia hori aprobetxatuz bertako kidea den Fermin Artolarekin izan […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoako Batzarrerako bozak, Zaporeak-en janari bilketa eta Joxemiel Bidadorren olerkiak

Saio honetan Aezkoako Batzarrerako hauteskundeekin hasi gara. Gurean izan ditugu EH Bilduko hautagaitzako Karlos, Gonzalo eta Leire. Honen ostean, Zaporeak elkarteak deitutako janari bilketaz aritu gara bertako partaide den Fermin Artolarekin. Bukatzeko, Joxemiel Bidadorren lau olerki eder ekarri dizkigu Xanti Begiristain Madotzek ohiko kolaborazioaren barnean. Izenburua: Irailaren 24ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa […]

Mariano Galartza:” Erasoa ez da izan kasu isolatu bat”

Asteburuan Zaporeak elkarteko bolondresek erasoa jasan zuten ultra-eskuindar talde baten eskutik errefuxiatuei laguntza eskaintzetik itzultzen zirenean. Hori dela eta kontakjtuan jarri gara elkarteko kidea den Mariano Galartzarekin. Berak aipatu digunez ez da eraso isolatu bat, egoera sozio-politikoak hauspotutako ondorioa baizik. Turkia, Grezia eta Europar Batasunaren arteko tira-biren ondorioz hainbat talde hauspotuta dabiltzate eta asteburukoa horren […]

Egun on, Auñamendi! Zaporeakeko lagunek jasotako erasoa, Aralar irratia eta Quark saioa

Gaurkoa, Zaporeakeko kidea den Mariano Galarzarekin hasi dugu. Asteburu honetan, Zaporeak ekimeneko hainbat kide erasotuak izan baitira Grezian. Ondoren, Aralar irratira jo dugu Martin Juanenaren kronika bila. Bukatzeko, Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu musikaren ezaugarri unibertsaletaz solasten. Izenburua: Martxoaren 3ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko