Greziako euri-jasa eta uholdeak eta asteburu honetarako eguraldi iragarpena David de Andresen eskutik

Grezian bizitzen ari diren euri-jasa eta uholdeetaz solasean hasi gara David de Andres meteorologia adituarekin, berak azaldu digu zehazki zer gertatu den. Ondoren gure eremuan zentratu eta astebururako iragarpena ekarri digu. Iragarpena: Ostirala(Irailak 8): Eguraldi goxoa orokorrean hego eta hego ekialdeko haizeek lagunduta. Tenperatura udatiarrak izanen ditugu orokorrean (28-29 gradu maximoak)Larunbata(Irailak 9): Ostiralaren tankerako eguna […]

Zaporeak egitasmoak esne bilketa eginen du larunbat honetan Grezian diren errefuxiatuei bideratzeko

Lan itzela egiten du Zaporeak egitasmoak Grezian diren errefuxiatuekin, egunero milaka otordu prestatuz eta ahal den laguntza guztia ematen. Laguntza horrek bultzada bat behar duela iritzita esne bilketa abiaraziko dute Nafarroan larunbat honetan. Hau guztiaz solastu gara Fermin Artola Zaporeakeko kidearekin. Fermin Artola Irati irratian

Mariano Galartza:” Erasoa ez da izan kasu isolatu bat”

Asteburuan Zaporeak elkarteko bolondresek erasoa jasan zuten ultra-eskuindar talde baten eskutik errefuxiatuei laguntza eskaintzetik itzultzen zirenean. Hori dela eta kontakjtuan jarri gara elkarteko kidea den Mariano Galartzarekin. Berak aipatu digunez ez da eraso isolatu bat, egoera sozio-politikoak hauspotutako ondorioa baizik. Turkia, Grezia eta Europar Batasunaren arteko tira-biren ondorioz hainbat talde hauspotuta dabiltzate eta asteburukoa horren […]

Egun on, Auñamendi! Zaporeakeko lagunek jasotako erasoa, Aralar irratia eta Quark saioa

Gaurkoa, Zaporeakeko kidea den Mariano Galarzarekin hasi dugu. Asteburu honetan, Zaporeak ekimeneko hainbat kide erasotuak izan baitira Grezian. Ondoren, Aralar irratira jo dugu Martin Juanenaren kronika bila. Bukatzeko, Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu musikaren ezaugarri unibertsaletaz solasten. Izenburua: Martxoaren 3ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Euskalerria irratia, Xorroxin irratia eta Greziako errefuxiatuen egoera Hala Bedin.

Saio honetan, astelehenero bezala Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatzen hasi dugu. Bertatik, Mikel Bujandak eta Julen Zelaietak pasa dizkigute euren kronikak. Bukatzeko, Hala Bedi irratian eginiko elkarrizketa bat ekarri dugu gurera, Grezian dauden errefuxiatuen egoeraz jabetzeko. Izenburua: Martxoaren 2ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko