Emakumeak eta eurak egindako lan desberdinak izanen dituzte aztergai Landa Adimena topaketetan

Landa eremuan kultura erabiliz zenbait gai jorratzeko sortu ziren Karekin Kulturak kudeatzen dituen Landa Adimena topaketak. Oraingoan topaketak Izaban izanen du geldialdia eta bertan Jon Abrilek sortutako bi lan izanen dira hizpide, 2016an estreinatutako Neskatoak dokumentala, zeina garaiko Baztan Bidasoako emakumezkoek egindako migrazioak azaltzen zituena. Sormen lan honetatik bigarren bat eratorri zen Isildutako Eskuak delako liburua Tene Mujika Bekaren bitartez aurrera eramandakoa, zeina beren lanetan 11 emakume aitzindariren bizipenak jasotzen dituen. Bi lan hauek izanen dira aurkeztu eta disfrutatuko direnak Izabako Zineforum eta literatur topaketetan. Hau aitzakitzat hartuta aprobetxatu dugu bi sormen lan hauen egilea den Jon Abrilekin solasteko.

 

Jon Abril Irati Irratian

Berria egunkariak dokumentalaren karietara eginiko bideoa:

Iruzkindu