Urrian hasita eta larunbata honetara arte iraunen du aurtengo Garraldako Futbito txapelketa. Gizonezkoen txapelketan 16 talde hasi eta segituan 14 talde geratu ziren lehian. Emakumezkoen txapelketan aldiz iazko kopuru bera mantendu dute 7 talde izan baitira lehiatzen. Lehiak amaiera izanen du larunbata honetako finalean eta fase erregularrean lehendabiziko bi taldeak bi txapelketetan izanen dira finalean. Finalen ostean afaria, zeinetan 360 lagun izanen diren eta gaupasa izanen da ospakizuna borobiltzeko. Hau guztia aitzakitzak hartuta Oscar Garralda antolatzailearekin izan gara solasean.
Finalak:
17:30 Emakumezkoen txapelketa: Seiherri neskak vs Ostiralak
18:30 Gizonezkoen txapelketa: Auritz vs H. Etxeberri
Oscar Garralda Irati Irratian
