Egoera zaurgarrian dauden pertsonei harrera egiteko Iruñean hainbat sare egokitu dira, herritarren partetik administrazioa heltzen ez den kasu horietara heltzeko. Pertsonak zein familiak artatzeko guneak dira, beren sorterria atzean utzi eta migratzera behartuta sentitu direnak. Astero heltzen dira guregana eta horiek artatzeko hainbat proiektu garatu dira. Horien inguruko informazioa helaraziko dute bihar Nagoren eta hau aitzakitzat hartuta Sergio Salinas ekintzailearekin izan gara harrera sare eta proiektu horiek ezagutzen.
Sergio Salinas Irati Irratian

