Zerrenda bakarra izateak parte-hartzeko grina jeitsi badu ere, zentsoan pertsona gutxiago izanik 165 lagun hurbildu dira bozka-lekuetara Aezkoako Batzarrerako bozetan parte-hartzera. Horietatik, 160k aldezko bozka eman diote EH Bilduk aurkeztutako zerrendari (zentsoaren %21,44). Aezkoako Euskal Herria Bilduk jada irabazita zituen hauteskundeak zerrenda bakarra aurkeztu baitzen, baina deia luzatu zieten herritarrei hautes-mahaietan euren babesa adierazi zezaten eta halan gertatu da.
Orain legegintzaldi berri bat izanen dute aurretik Aezkoa eta aetzendako duten proiektua garatzen jarraitzeko.
Hemen dituzue herriz-herrikako datuak:
