Eliz-Eskoletan izandako abusuen inguruko dokumentala proiektatu zen Artzin larunbatean

Lizarrako Eliz-Eskolan izandako abusuen biktimen testigantza publikoak izan ziren lan honen abiapuntua. Biktima horiek antolatzen hasi eta Iratxe Perez Barandalla ekoizle eta zuzendariarekin harremanetan hasi ziren. 2019. urtea zen, abusuen afera publikoki eztanda egin berritan eta honen inguruan hasi ziren lanean. Testigantzen dokumentala bat izateaz gain, min baten inguruan biktimak nola antolatzen joan diren bildu nahi izan ditu proiektu honek. Proiektua “Todos lo sabian” du izena eta Auñamendi Zinemaren baitan Artziko Jauregian ikusteko aukera izan zen larunbatean. Emankizun honetan 50 bat lagunek hartu zuten parte, baita Iratxe Perez Barandalla zuzendaria ere, zeina bertan botatako galderei edota kezkei erantzun egin zien.

Hau dela eta gaur gurean izan dugu Iratxe Perez Barandalla, bere eskutik ezagutu dugularik “Todos lo sabian” proiektua.

 

Informazio gehiago : Todos Lo Sabian filmaren webgunea

 

Iratxe Perez Barandalla Irati Irratian

Todos Lo Sabian dokumentalaren trailerra:

Iruzkindu