Hazien aitzakipean landa eremuko kixoteak ezagutuko ditugu De quijotes y semillas filman

Santi Cordon Tuterako sukaldari protagonista zuen “Los ultimos de la Mejana” dokumentala sailkatu zuten Malagako Jaialdian proiektatzeko eta orduan Santik berak egindako Verdukleta hartu eta Malagarako bidea hartu zuen, herriz herri bakoitzean bertako jendearekin egonez eta haziak elkartrukatuz. Abentura honetan bidelagun izan zuen Patxi Uriz zuzendaria eta hau dena “De Quijotes y Semillas” filman bildu […]

20000 especies de abejas filma aitzakitzat hartuta haur transexualen gaia landu dugu

Gaur proiektatuko da Estibaliz Urresolak gidatutako 20000 especies de abejas filma eta bertan oso era naturalean lantzen du haurren transexualitatea. Hau aitzakitzat hartuta, egoera beretsua bizitako familia baten bizipena ezagutzera gerturatu gara, Naizen elkarteko kidea den Mikel Lazkozena, zeinak bere alabak 4 urte zituelarik argiki adierazi zuen neskatzat zuela bere burua. Esperientzia beraren nondik norakoak […]

Mendiari eta bizitzari maitasun keinua luzemetrai bilakatuta

Hori da Mendiak 1976 filma, zeina Afganistango Shakaur mendira eginiko lehen nafar espedizioaren abenturak eta pertsonak barnebiltzen dituen. Izugarria zen nolatan joan ziren mendi hortara, nola egiten zuten alpinismoa garai haietan eta gaur egunekoekin alderatzea bi mundu desberdin dirudite. Hori  saiatu dira egiten Luis Arrieta mendizale eta zine zuzendariaren agindupean eta horretaz gozatzeko aukera izanen […]

Bihar estreinatuko da Auñamendi Zinema proiektua Auritzen

Garaitzeko Asi Elutseder elkartearekin elkarlanean martxan jarritako proiektua dugu Auñamendi Zinema, zeina zonaldeko kultur eskaintza eta giza-elkargune izan nahi duen. Estreinaldia izanen da bihar eta a zer nolako estreinaldia, Irati Filmarekin irekiko baititu ateak proiektua. Proiektuaz Garaitzeko Asiko kideak diren Arantxa Iriarte, Maite Astiz eta Pello Nuñorekin solastu gara gaurkoan.          Arantxa […]