Erronkariko uskarara berpiztu eta erabilera sustatzeko gidañoa kaleratu dute

Kebenko elkarteak udari eta batez ere xeiei begirako Erronkariko Uskararen Gidañoa kaleratu du. Bertan xeietako kartel edota emankizunetan beharrezkoak izan ohi uskarazko eleak agertzen dira jendeak erabili ditzan. Ibarreko hizkuntz paisaia egokitu nahi dute eta horretarako sortu dute erreminta hauxe.

Kebenko elkarteak ere bertako bizilagunen negozio zein ekitaldietarako itzulpen zerbitzua eskaini ohi dute Erronkariko uskara berpiz dadin eta ekinaldi horietan badira aurrerapausuak ere.

Gaur Kebenko Elkarteko Josune Aznarez Alkat izan dugu gurean Gidañoa edo gida txikia aurkezten.

 

Informazio gehiago edo uskararekin laguntza behar izanez gero :
kebenkouskaraelkartea@gmail.com / 747433620

 

Josune Aznarez Alkat Irati Irratian

Uskarazko-GIDA-NOA-Erronkaribarko-Xeietarako

Iruzkindu