Maiatzaren 30 eta 31n eta ekainaren 1ean izanen da Agoitz Loretan jaialdia. Ingurumena, landaredia eta ekonomia zirkularra erdigunean kokatzeko antolatutako jaialdia dugu eta urte honetan zehar zenbait ekinbide antolatu dituzte jaialdiari hauspoa ematearren.
Jaialdiaren ideia plazaratuta lehen bilkura bat antolatu zuten, zeinetan 60 bat lagunek hartu zuten parte eta hortik irten dira urtean zehar egindako ideia desberdinak. Horietariko bat lorezainen gerrilla izan zen zeina otsailean 5 lorategi landu egin zituzten auzolan deialdi baten bueltan.
Hauxe mugarria izanen du Agoitz Loretan jaialdiarekin, bertan 23 lorategi iragankor sortuko dituztelarik bertako enpresak, elkarteak eta gonbidatutako 8 udalerrik. 23 lorategi hauetatik 3 bozkatuenak indultua jasoko dute eta Agoitzen iraunkorkin kokatuak izanen dira, beste lorategietako loreak banatu eginen direlarik.
Ostirala honetan jaialdia antolatzeko bilera ireki deialdia dago arratsaldeko 17:30tan eta hauxe bera hartu dugu aitzakitzat antolaketa lanetan dagoen Mikel Baztan lagunarekin egoteko.
Mikel Baztan Irati Irratian



