Pilotazaleei begirako kiniela moduan sortu da Katedra aplikazioa

Urrian izandako elkarrizketa batek eman zion hasiera Katedra proiektuari. Haritz Jamar, Ander Mina eta Unai Olazek batu ziren eta pilota munduan joko-aplikaziorik ez zela ikusita bere ideia garatzen hasi ziren. Abenduan hasi ziren serioski garatzen eta otsailean euren arteko froga bat egin zuten. Arazoak konponduta eta ikusita arrakasta izan zezakeela apirilaren hasieran eman zuten argitara eta lehen egunean 1000 deskarga edukitzea lortu zuten, gerora 3000ra heldu direlarik. Baina zer da Katedra? Ba norbanakoen pilotaren ezagutza neurtzeko jolasa eta aldi berean kiniela ere bada, lehiakortasun osasungarria bilatzen duena eta dirua tarteko ez duen kiniela jolasa da. Taldeka ezagupenak neurtu daitezke eta asmatze bakoitzeko puntuaketan gora egiten duzu. Gaur gurean izan dugu Haritz Jamar Katedrako sustatzailea aplikazioa gurean aurkezten.

Eskuz banakako txapelketarako ere zozketa berezi bat antolatu dute zeinetan irabazleak Arostegui jatetxean bi pertsonendako otordua irabazi dezakeen, betiere Altuna eta Artolaren arteko partiduko kinielan parte-hartzen badu.

 

Aplikazioa deskargatzeko:
– IOS: Deskarga hemen
– Android: Deskarga hemen

 

 

 

Haritz Jamar Irati Irratian

Katedrako lagunek ateratako promozio bideoa:

Iruzkindu