Orreaga Musika Eskolak eta Pipirripi Dantza taldeak Pipinbo emankizuna eskainiko dute gaur Ariben

Orreaga Musika eskolako Konbo taldeak eta Pipirripi dantza taldeak emankizun bateratua eskainiko dute gaur Aezkoako Etxean, Ariben Pipinbo izenburupean. Izenburua Pipirripi eta Konbo batzetik dator eta bertan parte-hartzen duten taldeen izenak alegi. Bertan, musikari eta dantzarien artean 40 bat lagun izanen dira bertaratutakoen gozamenerako. Emankizunaren aitzakipean Iratxe Andueza Rota izan dugu gurean bera izanen baita ikusgarriaren parte izanen den horietako bat. Berak gonbidatu gaitu ratu eder bat igarotzera.

 

Iratxe Andueza Rota Irati Irratian

Iruzkindu