Uztailaren 11tik 31ra Euskal Herria mendebaldetik ekialdera zeharkatuko ditu beste behin ere Urmuga egitasmoak. Natura, mendia, ura eta musika batzen duen egitasmoa den heinean zeharkaldian zehar kontzertu eta eskaintza kultural anitza antolatu dute, uztailaren 31an Santa Grazin amaiera izanen duena. Aurtengo edizioan Gipuzkoaren lehen arrasto idatziak izanen dituzte oinarri eta horregatik gaur egun Euskal Herritik kanpo dauden zenbait tokitara helduko da egitasmoa. Hau guztiaz solastu gara antolaketa lanetan dabilen Miguel Zeberiorekin.
Informazio gehiago : Urmuga ekimenaren webgunean
Miguel Zeberio Irati Irratian
