Jai giroan emakumeek pairatzen duten sexu indarkeria eguneroko ogia bilakatu da. Mugimendu feministak horiek berak identifikatu eta salatzeko ahalegin handiak egin ditu, emakumeen ahalduntzera pausuak emanez. Indarkeria horiek emakume gazteek pairatzen dute gehiago eta hori bera jaso dute INAIk eginiko ikerketa batean. Ikerketa horretan parte-hartu du generoan aditua den Rut Iturbide Rodrigok.
Ikerketa hori bera izanen dute solasgai gaurko hitzaldian , Aurelio Leon aretoan Agoitzen. Bihar aldiz, indarkeria mota honek zer nolako emozioak sortarazten dituen landuko dute tailer baten bitartez. Hitzaldia eta tailerra Rut Iturbide Rodrigok emanen ditu eta gaurkoan berarekin izan gara gaia jorratzen.
Rut Iturbide Rodrigo Irati Irratian
