Berdintasunaren inguruko araudia ezagutzeko tailerra antolatu du Pirimakumek Jaurrietan

Pirimakumek larunbat honetarako Berdintasun Barne araudia ezagutzeko hitzaldi eta tailerra antolatu du Sara Ibarrola soziologaren laguntzaz. Bertara, Pirinioetan bizi diren emakumeak daude deituta, batez ere, elkarte desberdinetan lanean dauden horiek, nahiz eta irekia den. Honen inguruan, Pirimakume emakume sareko kidea den Ainhoa Arregirekin izan gara gaurkoan.            Arantxa Arregi Irati Irratian:

Genero indarkeriari aurre egiteko tailerra Agoitzen

Genero indarkeria zoritxarrez egunerokoan iltzatuta dugun gaitza baten ondorio latz bat da. Lanketa anitzak dira eginak honen inguruan , are gehiago egiteke daudenak. Indarkeri mota honi aurre egiteko batez ere neska gazteei zuzendutako tailerra antolatu dute Agoitzen. Tailer hori Genero Indarkerian aditua den Ruth Iturbidek emanen du eta aproposa ikusi dugu gaurkoan berarekin honen inguruan […]

Egun On, Auñamendi! Euskadi Auzolana Bien Comun eta Agoitzeko autodefentsa tailerra

 Gaur Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan Euskadi Auzolana Bien Comun izenburua duen iritzi artikuluarekin etorri zaigu.  Bukatzeko, Genero indarkerian aditua den Rut Iturbide izan dugu abuztuaren 5ean Agoitzen izanen tailerraren nondik norakoak azaltzen. Izenburua: Uztailaren 29ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Berdinen arteko indarkeriaren inguruko sentsibilizazio tailerra martxan

2015ean jarri zen martxan Auñamendi Gizarte zerbitzuen mankomunitatean Tratu Onen dinamika. Familia, gazte zein hezitzaile ugari pasa dira programa honetatik. Oraingoan, indarkeriaren inguruko sentsibilizazio tailer bat dakarkigu eta honetaz solastu gara Amaia Ubau Gizarte Hezitzailearekin. Berak ederki azaldu digu zertan datzan eta zer egin behar dugun bertan izena emateko. Kartela: Amaia Ubau Irati irratian