Agoitzeko historia barnebiltzen duen erretroargazkilaritza bidezko proiektua ondu dute Agoitzeko Udalak, Hidea elkarteak eta Alfredo Leon diseinatzaileak. Bertan, Agoitzeko 10 kale desberdinen inguruko argazkiak alderatu eta beren historia kontatzen dute 10 panelen bitartez eta baita webgune baten bitartez. Panelen diseinua bertako diseinatzailea den Alfredo Leonek egin ditu eta idazki gehienak Hidea (Agoizko Historia lantzen duen elkartea) elkarteko kidea den Francisca Orozek sortu ditu. Bertako historia hobeki ezagutu eta ezagutarazteko parada ematen duen proiektu honen inguruan solasean aritu gara Francisca Oroz eta Alfredo Leon lagunekin.
Proiektuaren webgunea : Agoitzen harrizko kale bat dago
Francisca Oroz eta Alfredo Leon Irati Irratian
