Aurten bigarren edizioa izanen du BTT txirrindulekin egiten den Kontrabandisten Ibilbideak. Iaz, estreinakoan 75 laguneko topea betetzea erdietsi eta Orbaizeta eta Irati inguruetan ibilbide gozagarri batzuetaz disfrutatzeko aukera izan zuten bertan parte hartu zutenek. Ideia Orbaizetako lagun batzuetatik sortua, zeinak askotan geratzen ziren bizikletaz ibilbide zenbait egiteko, hor sortu zen Kontrabandisten Ibilbidea. Aurten La Indurain frogarekin koinziditzen badu ere jada 65 lagun dituzte izena emanda ibilbide desberdinak egiteko, aurtengo edizioan Malli Txaparrek Txangoa inguruetako meategien inguruko zenbait azalpen prestatu dituelarik.
Honen inguruan aritu gara gaurkoan antolaketa lanetan dabilen Orbaizeta Kiroletako kidea den Aitziber Olabarrietarekin.
Aitziber Olabarrieta Irati Irratian
