Zalduako indusketa lanen jardunaldi irekiak larunbata honetan Auritzen

Urtero lez Aranzadi Zientzia elkartearen gidaritzapean bolondres talde bat aritu da Zalduko indusketa gunean lanean. Uztailaren 7an hasi zuten jarduna eta hiru aste emanen dituzte termetako eraikina azaleratzen. Honi amaiera emanen zaio larunbata honetan izanen diren jardunaldi irekiekin.

Atearen hipotesia berrestea eta eraikinaren gela zenbait irekitzea ekarri dute aurtengo lanek. Donazaharren eginiko eraztun baten aurkikuntzak berresten dute Donazaharre eta Zaldua estuki erlazionatuta zirela, Zalduan garai batean topatutako beste eraztun baten oso antzekoa baita.

Jardunaldi irekietan Oihane Mendizabal Sandonis indusketa lanen zuzendaria izanen da azalpenak eta aurkikuntzen berri ematen eta gaur gurean izan dugu honen aurrerapen txiki bat egiten.

 

Oihane Mendizabal Sandonis Irati Irratian

Indusketa lanen argazki zenbait

Iruzkindu