Ache Pa Ti taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean Auritzen

20 urte daramazkite taula gainean Ache Pa Ti taldekoak. Latin Jazz musika estiloko kantuekin hasi baziren ere gerora hainbat euskal abestien moldaketak egiten hasi ziren. Hari horretatik tiraka bi lan ondu dituzte eta Nafarroan zein Gipuzkoan kontzertu asko emandako taldea dugu 20 urte hauetan.

Larunbatean Auritzen izanen dira kontzertua eskaintzen eta hau aitzakitzat hartuta bertako kidea den Fermin Goñirekin izan gara. Berak gonbitea luzatu digu larunbatean Auritzera gerturatu gaitezen.

 

 

Fermin Goñi Irati Irratian

Mokadu moduan hemen duzue bere azken laneko Luzaide kanta:

Iruzkindu