Sorginak nor ziren azaltzeko hitzaldia emanen du Amaia Nausiak Auritzen

Nabarraldek eta Auritzeko udalak antolatutako Sorgin Ehiza 1525-2025 aste kulturalaren barnean kokatzen da Amaia Nausia Pimoulier historialari eta ikerlariak emanen duen “Sorginak nor ziren” hitzaldia. Bere historialari lanetan aunitzetan ikertu egin du emakumeen garaietako figurak eta genero ikuspegitik ekin die bere ikerketei. Oraingoan sorginen iruditegia deseraikitze ahaleginean Amaiak sorgin horiek benetan nor eta nolakoak ziren azalduko du hitzaldi baten bitartez. Hitzaldia aitzakitzat hartuta berarekin egoteko parada hartu dugu. 

 

Amaia Nausia Pimoulier Irati Irratian

Iruzkindu