Orreagako gudatik gaur egunerainoko istorioa taularatuko du bihar Historia Oroituz elkarteak Auritzen

Seguran sortutako elkartea dugu Historia Oroituz, antzerkigintzako disziplina zenbait lantzen dituen herritarrez osatua zeina historian gertatutakoa izaten duen aztergai bere antzezlanetan. Antzezlan horietako bat da Orreagatik iragan hurbilera, bihar Auritzen eskainiko dutena. Hau aitzakitzat hartuta elkarteko kidea den Lourdes Imazekin izan gara ekimena bera gehiago ezagutzeko asmoz.   Lourdes Imaz Irati Irratian:

Orreaga 824ri eskainitako aste kulturala antolatu du Nabarralde fundazioak Auritzen

Larunbat honetan hasi eta abuztuaren 26 bitarte izanen dira ekimenak aste kulturalaren baitan. Halere, irailaren 2an honen inguruko antzezlan batetaz gozatzeko aukera izanen da. Hitzaldiak, kontzertua, antzezlana eta egun osoko jardunaldia antolatu ditu Nabarralde fundazioak Orreagako 824ko gertaerak gogora ekarriz. Honen inguruan Nabarralde fundazioko kidea den Angel Rekalde izan dugu gaur gurean. Jardunaldietan parte hartzeko […]

Komunalan eta Fazeriatan zentratuko dira Nabarraldek antolatutako jardunaldiak

Aurten komunaletan eta fazeriatan zentratuko dira Nabarralde fundazioak antolatzen dituen Zuzenbide Piriniarreko jardunaldiak. Auritzen izanen dira jardunaldiak larunbatean, baina aste osoan zehar ere egitarauaren parte izanen diren ekimenak izanen ditugu. Guzti honetaz, Nabarralde fundazioko kidea den Angel Rekalderekin solastu gara. Izen ematea hurrengo estekan: Zuzenbide Piriniarreko jardunaldiak Egitaraua: Abuztuaren 22tik 28raERAKUSKETA: “Pirinioak ardatz. Hizkuntza, kultura, […]

Pirinioetako mendialdeko historia landuko duen kongresua larunbatean Auritzen.

Pirinioa eta bere historia landuko dituen kongresua antolatu dute Nabarralde fundazioak eta Auritzeko udalak. Egitarau oparoa antolatu dute goizeko 9etatik hasi eta arratsaldeko 18ak bitarte iraunen duen kongresu honetan. Askotariko hizlari eta gaiak landuko dituzte kongresu honetan. Honen inguruan Nabarraldeko kide den Anjel Alcalde lagunarekin solastu gara gaurkoan. Informazioa eta izen ematea: NABARRALDE AURITZEKO KONGRESUA […]

Egun On, Auñamendi! Mendialdeko historiaren kongresua eta Karrape irratia

Gaurkoa Mendialdeko eta Nafarroako historiaren inguruko kongresuaren inguruan solastu gara Nabarraldeko Anjel Alcalde lagunarekin.. Ondoren, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren ahotik Leitzaldeko kronika jasotzera. Izenburua: Irailaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko