Auritzek herria inguratzen zuen harresia berreskuratzeko proiektua abiatu eginen du

Espainiar estatuko Industria eta Turismo ministeritzak pasa den astean eman zuen aditzera diruz-lagunduko dituen proiektuak zeintzuk izanen ziren. Horietako bat Auritzeko Harresiaren inguruko proiektua suertatu zen esleitua. Proiektu hau aurrera eramateko 1.12milioi euro esleitzen ziren bertan agertzen ziren ekimenak burutzeko.

Harresiaren lehen dokumentazioa 1172. urteko izkribuetan agertu zen. Gerora 1637an defentsarako erabili zen harresi hauxe eta gerora 1877. urtearen bueltan harresiaren deseraikuntzaren berri ematen da zenbait dokumentuetan.

Proiektu honek turismoa sustatzeaz aparte biztanleen bizi kalitatea hobetzea du helburu. Auritz inguratzen zuen harresiaren 11 tramo berreskuratu eta egokitu eginen dituzte baita ibilbide bat prestatu ere. Herriari dagokionean ibilbidean zeharreko kaleen asfaltatzea eta komun publikoen atontzea ekarriko du besteak beste harresiaren proiektua. Proiektuaren nondik norakoak azaldu eta ekarpenak jasotzeko 3 batzar egin izan dituzte, ahalik eta gardentasun gehien edukitzeko.

Proiektuaz, prozesuaz eta etorkizunaz solasean izan dugu Auritzeko alkatea den Unai Irigarai Oses.

 

Unai Irigarai Oses Irati Irratian

Iruzkindu