Asteburuan ospatuko da Orbaizetan Aezkoako Eguna

Iaz Abaurrepean ospatu bazen aurten Orbaizetari dagokio Aezkoako Eguna antolatzea. Gaur hasiko da Aezkoako Gazte Asanbladak antolatzen duen Aezkoako Gazte Gauarekin. Bihar eta etzi Aezkoa Kultur Elkarteak eta Orbaizetako herritarrek emanen diote bide Aezkoako eguneko ospakizunei. Hainbat gai jorratu eginen dira, Sorgin ehizaren 500. urteurrena, artzaintza eta Mikel Zabalzaren erailketaren 40.urteurrena. Hau guztia bergogoratzeko egitarau oparoa prestatu dute. Hau guztiaz solastu gara antolaketa lanetan dabilen Leire Arreserekin. Berak luzatu digu gonbidapena Aezkoako Egunera gerturatu gaitezen.

 

 

Leire Arrese Irati Irratian

Iruzkindu