Aurreko astean sareak arakatzen Urkixokoa landetxeko Instagram kontuan harribitxi bat topatu genuen. Bertan musikari/bakarlari bat ageri zen, paraje ezinhobe batean bere kanta bat abesten. Artista hori Iñaki Labaka dugu, izatez gipuzkoarra baina eskarmentu handia duena gure zonaldean, batez ere Zaraitzun ibili ohi da plazaz plaza bertako herriak girotzen. Hau ikusita, gertutik ezagutu nahi izan dugu Iñaki eta tarte batez izan gara bera ezagutzen.
Ez dok Amairu eta Mikel Laboak eraman zuten kitarra bat hartu eta kantuan aritzera. Ezkeroztik, han hemenka ikusi dugu taula gainetan beste taldeetako bertsioak egiten baina baita kantu propioak ere. Gutxi barru sartuko da estudioetan hurrengo lana kaleratzeko eta gu irrikaz gaude lan berri hura kalean ikusteko eta tartea eskaintzeko.
Berak aipatu digun moduan inork nahiko balu bera bestaren batera eraman sare sozialen bitartez kontaktua egin dezala.
Iñaki Labaka Irati Irratian