Agoitzen komunitate energetikoa sortzeko ibilbideari ekingo diote gaur

Aurelio Leon aretoan arratsaldeko 18etan izanen dute gaur (irailak 18) energia komunitatea sortzeko lehen bilkura. Goizetik gauera sortzen ez den ekinaldia dugu energia komunitatea, energia modu garbian ekoitzi, hobeto erabili eta onurak banatzeko entitate juridikoa dugu. Abenduaren 18a bitarte 6 saio antolatu dira energia komunitatearen ertz guztiak lantzeko.

Honen inguruan CEREFeko teknikaria den Aitor Perez izan dugu gaur gurean eta berak ederki azaldu digu zein izanen den ibilbidea.

Informazio gehiago: OTC Nafarroako webgunean

 

Aitor Perez Irati Irratian

Iruzkindu