Ikasturte berria hasi dugu eta iruditu zaigu aproposa egitea Pirinioko Planaren eta Pirinioko Mahaiaren inguruko analisia. Ikusita planak izandako gora-beherak, ikusita lurraldeko taldean izandako moldaketak, … aprobetxatu dugu guzti honen inguruan Pirinioko Mahaiko kidea den eta Auritzeko alkatea den Unai Irigarai Osesekin elekatzeko. Egoera hobeagoa beharko balu ere, garaian eragindako presioak lortu dute Nafar Gobernuarekin erlazioa sendotzea. Gaur egun hilabetean behin batzen dira planaren nondik norakoak mahaian jarri eta garapenaz hausnartzeko. 2025erako bide-orria handia bazen, 2026an ere erronka nabarmenak izanen dira, batez ere arlo estrategikoetan.
Unai Irigarai Oses Irati Irratian
