Etorkizunaz kezkaturik 90 lagun batu ziren atzoko Pirinioko Batzarran

Atzokoan 90 lagun batu ziren Jaurrietan Pirinioko Mahaiaren deialdiari men eginez. Bertan ongi etorriaren ostean Gustabo Goienak eman zuen legegintzald honetan gertatutakoaren errepasoa. Honen ondotik Unai Irigaraik Toki administrazio eta Despopulazio zuzendari nagusiarekin izandako azken bilkuran gertatutakoa azaldu zuen, Leire Remirok puntualizazio batzuk emanez. Mesfidantza nagusi dela beraiengan azaldu zuten Nafar Gobernuarekiko eta urtebete galdu […]

Pirinioko Mahaiak uztailaren 3ko deialdia mantendu eginen du Toki Administrazio eta Despopulazio zuzendari nagusiarekin bildu eta gero

Astelehenean Leire Remiro Esnoz Erroibarko alkatea izan genuen kontua behar bezala azaltzen, berak esan zigun ostegunean bilkura izanen zutela. Hala izan zen, atzokoan bildu ziren Pirinioko Mahaia eta Toki Administrazio eta Despopulazio zuzendari nagusia den Jesus Mari Rodriguez. Hori aitzaki hartuta gaur azken bilera honen inguruan Karlos Bueno Reka Aezkoako Batzarreko lehendakaria izan dugu gurean. […]

Pirinioko Mahaiak Pirinioko planaren egoera larriaz ohartarazi du prentsa ohar baten bidez

Pasa den ostiralean kaleratutako prentsa oharrean Pirinioko Mahaiak Pirinioko planaren garapenean suertatutako azken erabakien berri eman eta plana beraren egoeraren inguruan bere kezka plazaratu zuen. Izan ere, Pirinioko plana hasieratik laguntzen zituzten bi langile kargugabetu zituen Toki Administrazioa eta Despopulazioa zuzendaritza nagusiak inolako kontrasterik egin gabe. Nabaria zen hala ere, azken garaietan plana bera garatzeko […]

Mabel Cañada: “Azken hilabete hauetako Nafar Gobernuaren indefinizioak eta Pirinioarekiko komunikatze gabeziak kezkagarriak eta iraingarriak izan dira”

Badira zenbait hilabete gobernua eratu zenetik eta orduz geroztik ez dute erabaki Pirinioko Planaren gauzatzea zein arlok hartuko duen bere gain. Alderdien arteko negoziazioetan katramilatuta omen dago, ez baitago komunikaziorik Pirinioko Mahaiko lagunekin. Indefinizioak eta komunikazio gabeziak kezka eta haserrea piztu du Pirinioetan eta Pirinioko Mahaiak Gobernuari eta Parlamentuari premiazko bilkura eskakizuna luzatu du. Momentuz […]

Pirinioko planaz eta Etxebizitzaz Jose Maria Ayerdi lehendakariordearekin solasten

Aurreko astean aurkeztu zituzten Auritzen eta Aurizberrin amaitutako azken etxeak. Gazteei zuzendutakoak eta alokairuan ezarriko direnak. Duela gutxi ere ezagutu genuen, Garraldan eginen diren 4 etxebizitzen berri. Honen inguruan solastu gara Bigarren lehendakariordea eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria den Jose Maria Ayerdirekin. Honetaz aparte, Erronkarin izan dituzten arazoetaz eta Garraldako etxebizitzen […]

Egun On, Auñamendi! Biziberri saria, Erronkariko konexioa eta Jose Maria Ayerdirekin elkarrizketa.

Gaurko saioa Abaurregainan hasi dugu, non Irati Caminondoren eskutik ezagutu dugun Biziberri saria jaso duen etxebizitza zaharberritu duen proiektua. Ondoren, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkari ibarreko berriak pasa zitzan. Bukatzeko, Jose Maria Ayerdi Nafarroako Gobernuko lehendakariordearekin izan gara Pirinioko plan estrategikoaz eta etxebizitzaz solasten. Izenburua: Abenduaren 11ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Pirinioko plana eta SOS Kultura

Gaur saioa hasteko Lekunberri aldera jo eta Martin Juanenarekin elkartu gara bere kronika pasa zezan. Ondoren, Joseba Martinez EH Bilduko zinegotziari garaian egin genion elkarrizketa berreskuratu dugu Pirinioko Planaren aurkezpen saioa dagoela gogoratzeko. Bukatzeko, Hala Bedi irratian Mikel Pikazari Kulturaren egoeraren inguruan eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Ekainaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu […]

Egun on, Auñamendi! Pirinioko plana, Zaldibar Argitu eta Egunean Behin

Gaur Abaurregainako ihauterien inguruan solastu behar genuen, baina Koronabirusa dela eta bertan behera utzi dituzte. Honen ordez Pirinioko planaren inguruan Joseba Martinezekin izandako elkarrizketa ekarri dugu gurera. Ondoren, Hala Bedi irratikoek Zaldibar Argitu plataformako kidea den Janire Lazkanori eginiko elkarrizketa jarri dugu. Bukatzeko, Idoia Zabaltzarekin izan gara Egunean Behin joku aplikazioaz solasten. Izenburua: Martxoaren 12ko […]