Bertsoa eta Pirinioa batzen dituen Pirinioko Bertso eskola izen emate kanpaina betean dugu. Iaz 5 lagunek hartzen zuten parte bertan eta horietariko 2k zonaldea utzi dute. Honezkero 3 lagun daude eta taldea osatzeko 4 izan behar. Urtero aritu dira bertso munduan aurrerapausuak ematen baton bat Nafarroako txapelketan lehiatzera iritsi izan da ere. Hori bera da Fernando Ziganda Urdanpilleta erroibarko bizilaguna. Hainbat ekimenetan ere parte hartu dute euren errima eta bertsoekin eta baita maila altuko bertsolaritza ekarri izan dute gurera urtero antolatzen duten bertso-afariarekin.
Honen inguruan aritu gara Pirinioko Bertsoeskolako kidea den Fernando Ziganda Urdanpilleta lagunarekin eta berak animatu gaitu bertan izena ematera.
Informazio gehiago : Bertsozale elkarteko webgunean
Fernando Ziganda Urdanpilleta Irati Irratian
