1912an eraikitako Ezkarozeko organoaren zahar-berritze lanak amaitu eta inaugurazioa ospatuko dute larunbata honetan Iruñeko Orfeoiak eskainiko duen kontzertu baten bitartez. Talde bat baino erakunde edo instituzio sendo bat dugu Iruñeko Orfeoia. 160 urtez musika garatzen aritu den erakunde honek bi artista handi izan ditu bere baitan, Pablo Sarasate eta Julian Gayarre. Gaur egun 120 lagun batzen ditu orfeoiak eta larunbata honetan Ezkarozera gerturatuko dira kontzertua eskaintzera. Kontzertua eskaini baino bertako organoari, herritarrei eta inguruari omenaldi bat egitera datoz prestatu duten egitaraua ikusita. Gaur Iruñeko Orfeoiaren zuzendaria den Igor Ijurrarekin izan gara kontu guzti hauen inguruan solasean. Ohiko kantuetatik aparte, Zaraitzu ibarreko kanta eta doinuak izanen dute protagonismoa izanen dute kontzertu berezi honetan.
Kontzertu honetan bidelagun izanen dituzte Zaraitzuko Abesbatza, Jose Luis Echechipia organo-jolea eta Diana Yerro piano-jolea besteak beste.
Igor Ijurra Irati Irratian


Hemen duzue larunbateko egitaraua eta zuzendariaren ohar zenbait:
EZCAROZ-EZKAROZE-Programa-Egitaraua-Notas-al-programa-Egitarauaren-oharrak-3Iruñeko Orfeoia Izar Ederrak abesten (ETB):