Ezkarozeko lehertzea eta aste hasierako eguraldia David de Andresekin

Normalean David de Andres ekaitzak ehizatzera atera ohi da baina igandean bera ehizatua izan zen Ezkarozen gertatutako lehertze-heze baten ondorioz. Bapateko ekaitzak litro asko eta haizeteak utzi zituen bertan, teilen eta zuhaitzen erorketa ekarriz. Hori errepasatu ostean aste hasierako iragarpenarekin jarraitu dugu. Iragarpena: Asteartea(Irailak 19): Goizean eguraldi argitsua izanen dugu zeina egunak aurrera joan ahala […]

Egun On, Auñamendi! Almadiako Krosa eta Apaiz Kartzela dokumentala

Saio honetan Burgin hasi gara bertako Almadiako Krosa ezagutzen Iñaki San Juanen ahotsetik. Ondoren, biharko Apaiz Kartzela dokumentalaren emanaldia aitzakitzat hartuta bere zuzendaria den Ritxi Lizartzarekin izan gara honen inguruan solasean. Izenburua: Apirilaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Mugaz gaindi lankidetzak sustatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Ezkarozen

Gaurkoan Mugaz gaindiko lankidetzaz solasten ibili gara. Ezkarozen Nafar Gobernuko Kanpo ekintzetarako zuzendaritzak jardunaldi batzuk antolatu baititu, zeinetan azalduko diren zer nolako aukerak dauden elkarlanean zenbait proiektu bultzatzeko. Honetaz elekatzen aritu gara Peio Pellejero Mugaz gaindiko kooperazioaren arduradunarekin. Peio Pellejero Irati irratian

Egun On, Auñamendi! La sombra que habita en tus ojos eta ustelkeria Hala Bedi irratian

Gaurkoa Amaia Oloriz idazleari eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu, ostiral honetan bere “La sombra que habita en tus ojos” eleberria aurkeztuko baitu Ezkarozen. Ondoren, Hala Bedi irratiko elkarrizketa bat ekarri dugu, Unai Mendizabali eginikoa Iberdrola eta Villarejo ustelkerien kasuen ingurukoa. Izenburua: Abuztuaren 11ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Karrape irratia eta Ezkarozeko Jakiak Ehuntzen

Gaurko saio hasieran, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren ahotsetik bertako kronika jasotzeko. Gaurkoan ere, ostiralean elikadura subirautzaren inguruko jardunaldien bi hitzartze ekarri ditugu, Azpeitiko Elikaguneakoa eta Baztango Saporeakekoa. Hor izan ditugu Josu Labaka eta Ana Iriarte besteak beste bi proiektuak azaltzen. Izenburua: Azaroaren 11ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietako kronika eta NPBren inguruko jardunaldiak

Gaur tokiko entitateek eta Pirinioko mahaiak NPBaren inguruan antolatutako lehen hitzalditik Paola Hernandez, Por otra PAC eko kidearen interbentzioa ekarri dugu. Ondoren, Euskalerria irratirajo dugu Haritz Pascualek bertatik kronika pasa zezan.Bukatzeko, Xorroxin irratira jo dugu eta bertatik Fernando Anbustegik pasa digu Baztan-Bortzirietako kronika. Izenburua: Urriaren 19ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko