Bidankozeko udalak 2017tik hona despopulazioari aurre egin eta natura eta kirola batzeko ideia sartu zitzaion buruan. 2018an esleitu zitzaion Nafar Gobernutik proiektua garatzeko diru-laguntza. Hortik sortu ziren eskalada sektoreak (2 eskalada sektore) eta BTT ibilbideak (ia 100km). Hala ere, ezin izan dute gaurdaino behar bezala gune hauek ireki. Gerora Next Generation funtsetatik ere ekarpena egin zieten Ferrata ibilbidea garatzeko eta uda honetan estreinatu egin dute. Ferrata ibilibidea bi zatitan banatu daiteke K2 maila duena (hasiera) eta K4 maila(zubiaren ondorengoa) eta doaien arabera disfrutatu daiteke. Hau guztiaren inauguruazio ekitaldia antolatu dute larunbata honetarako Bidankozen. Hau aitzakitzat hartuta bertako zinegotzia den Araceli Garrorekin egoteko parada eduki dugu. Berak gonbidatu gaitu larunbateko ekitaldietara.
Kartelean agertzen diren ekimenetaz aparte txikiendako txirrindula zirkuitua ere izanen da inaugurazio ekitaldi honetan.
Araceli Garro Irati Irratian

Ferrata ibilbidearen inguruko bideoa: