Komunitatea errotu eta elkarbizitza sustatzeko helburuarekin dator Kuadriketa

2019an hasi zen proiektu hau lantzen baina pandemia zela eta baztertu behar izan zen. Aurten berrartu eta ekin diote Kuadriketa proiektuari. Proiektua gure herrietako komunitatearen arteko loturak estutu, bertako ondarea balorean jarri eta aisialdi osasuntsu baten aldeko apostua egitea litzateke. Honen bueltan Antox, Elutseder elkartea eta El Buen Vivir aritu dira lan ta lan aurrera ateratzen eta urriaren 11an izanen dira Kuadriketa “olinpiadak”. Taldeak zein norbanakoak hartu dezakete parte. Hau guztiaz solastu gara Buen Vivir elkarteko koordinatzailea den Leire Iriarte lagunarekin.

 

Informaziorako bilera bat antolatu dute ere urriaren 2rako, arratsaldeko 19:00tan online

 

Informazio gehiago eta izen ematea : Kuadriketa.org

 Leire Iriarte Irati Irratian

Iruzkindu