Auriztarren ahotsak eta doinuak prest aurtengo Kantu Egunerako

Bihar irailaren23an izanen da aurtengo Kantu Eguna, hala ere denbora bat daramate Auritzen iaz Garaitzeko Asik eta Elutseder elkarteen bultzadaz berreskuratutako 11 abestiei errepasoa egiten, dena ondo atera dadin. Lan horretan ibili den Maria Almirantearena izan dugu eta Kantu egunean izango den egitaraua errepasatu dugu. Kantua ardatz egun polita antolatu dute Garaitzeko Asikoek.     […]

San Juan gaua eta sorginkeria alderatuko dituzte Erroibarren hitzaldi baten bitartez

Eguzkia gurtzea Sumeriar gizartetik datorrela argitu digu Arakadia elkarteko Rebeca Palacios Sanchez antropologak, berarekin izan baikara Erroibarko hitzaldia aitzakitzat harturik. Eguzkia zer nolako garrantzia eduki duen nabarmendu eta zenbait kuriositate helaraziko dituzte asteazkenean izanen den hitzaldian. Noski Arakadia elkartea ezagutzeko parada hartu dugu bera bidelagun genuelarik.          Rebeca Palacios Sanchez Irati Irratian:

Nafar artzainen arrastoari jarraika ikerketa bat liburu bilakatu dute

Anitza eta oso ugaria izan da batez ere Nafarroako mendialdean Amerikara joandako emigrazioa eta honi jarraika hasi ziren euren lana egiten Laia Ikerketa taldeko lau kideek. Urteak eman dituzte informazioa jasotzen eta hari baten baitan kokatzen eta horrek eman duena da “Nafarroako Artzainak Far Westean utzitako aztarnak” liburua. Aurreko astean aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuko prentsa […]

Kantu eguna ospatuko dute larunbatean Auritzen

Garaitzeko Asik eta Elutseder elkarteak abiatu zuten uda hasieran “Elkartzen gaituzten abesti zaharrak” proiektua eta hainbat ekimen eta ekitaldien ostean iritsi da larunbat honetan Kantu Eguna ospatzeko ordua. Bertan, berreskuratutako Erroibarko 5 kanta eta Auritzeko 3 abestu eginen dituzte bertakoek. Proiektu honen nondik norakoak eta Kantu Eguneko egitaraua Garaitzeko Asi Elkarteko Arantxa Iriarteren laguntzarekin errepasatu […]

Elkartzen gaituzten kantu zaharrak proiektua erakutsi digu Arantxa Iriartek

Ondare kulturala berreskuratzeko elkarlanezko proiektua dugu Elkartzen gaituzten abesti zaharrak hau. Nafar Gobernuak lagunduta Garaitzeko Asi eta Elutseder elkarteek jarri zuten martxan. Jada berreskuratze bidean ziren kantuak identifikatuta aukera ikusi zuten Erroibar eta Auritz amankomuneko proiektu batean batzeko. Alde batetik, Ingurutxoaren dantza berreskuratu dute eta honen ondotik bertako kantu zaharrak berreskuratzera pasako dira. Trasmisioa ere […]

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak eta Elkartzen gaituzten kantu zaharrak proiektua

Saio honetan Xanti Begiristainen auzolotsekin hasi gara. Gaurkoan Ikurrin kontuak izenburudun auzolotsa ekarri digu gurera. Ondoren, Garaitzeko Asi eta Elutseder elkarteek abian jarritako Elkartzen gaituzten kantu zaharrak proiektua ezagutu dugu Arantxa Iriarteren laguntzarekin. Izenburua: Uztailaren 28ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Elutseder aldizkariaren 3. alea kalean da.

Kalean da Elutseder elkarteak ekoiztutako aldizkariaren 3. alea. Aurten gai zentrala eskola izan delarik, hala eta guztiz ere hainbat gai jorratzen ditu euren kolaboratzaileen laguntzarekin, hauek ezinbestekoak baitira proiektu hau aurrera eramateko. Espero baino beranduago atera da baina harrera ona izaten dabilela jakin badakigu, horretaz solastu baikara Manuela Presto Elutsederreko kidearekin. Aldizkaria 6 eurotan topatuko […]

Erroko kantu zaharrak bildu ditu Txema Hidalgok

Liburu batera ekarri ditu Txema Hidalgok Erro ibarrean batutako 61 kantu, bere partiturak eta azalpenak elebitan. Erroibarko aire zaharretan. Eta Irati irratira gonbidatu dugu liburuari buruz eta Erro ibarrean bildutako kantuei buruz mintzatzera. Euskal Herrian horrelako kantu altxorrik duen eskualderik ez dela adierazi du Kaparek. Elutseder elkarteak plazaratu du liburua eta 10 eurotan dago eskuragai […]

Egunon Auñamendi! Erroibarko aire zaharrak, Nafarroako auzitegiaren sententziak eta kantuz bizi nahi duen herria

Kantuz hasi dugu Egunon Auñamendi saioa, egunero bezala. Kantuz nahi dugu bizi, eta euskaraz. Eta gaur, Andoni Egañaren urtebetetze egunean, Erroibarko 61 aire zaharren berri eman digu Txema Hidalgo Kaparek. Erroibarretik Leitza aldera ere joan gara Unai Zabaleta Karrape irratiko esatearen ahotsean. Izenburua: Urriaren 2ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko