Kuadriketaren 2. edizioa izanen da irailaren 27an Larraingoan

Iaz ezagutu genuen lehen aldiz Kuadriketa, herri edota komunitateetan antolatzen diren herritarren arteko olinpiada ez-lehiakorrak, herria edota komunitatea indartzea baitu helburu. Iaz izan ziren estreinaldia egiten Larraingoako komunitate terapeutikoan eta aurten ere hala eginen dute. Gaur grabazio bat aprobetxatuz iniziatibaren parte diren antolatzaile, aurkezle eta parte-hartzaile zenbait izan dira gurean. Datorren irailaren 27an goizeko 11etan […]

Giro paregabea eta ekimen arrakastatsua izan da Larraingoan buruturiko Kuadriketan

Aisialdi osasuntsua helburu eta komunitatearen arteko harremanak sendotzeko sortu zen Kuadriketa eta hitzordua zuten larunbatean Larraingoan. Bertara 50 lagun batu ziren jada Larraingoako komunitatean dabiltzan lagunei eta arratsalde pasa ederra egin zuten, joku eta froga artean kolaborazioa konpetizioari gailenduz. Oso balorazio positiboa egin dute bertako parte-hartzaileek eta baita antolatzaileek ere. Gaur berriz ere izan dugu […]

Komunitatea errotu eta elkarbizitza sustatzeko helburuarekin dator Kuadriketa

2019an hasi zen proiektu hau lantzen baina pandemia zela eta baztertu behar izan zen. Aurten berrartu eta ekin diote Kuadriketa proiektuari. Proiektua gure herrietako komunitatearen arteko loturak estutu, bertako ondarea balorean jarri eta aisialdi osasuntsu baten aldeko apostua egitea litzateke. Honen bueltan Antox, Elutseder elkartea eta El Buen Vivir aritu dira lan ta lan aurrera […]