2020. urteko amaieran eman zion bide Asier Etxeberriak musikarekin Puntu Takoma bezala esperimentatzeari. Zenbait lan grabatu zituen bere etxearen bakardadean eta hortik sortu zen Izaerendipia lana. Plaza zenbait eginak zituen ordurako Bonbatu edota Gabezin eta erromeria desberdinekin eta berriz ere itzuli da Puntu Takoma moduan lan berri bat kaleratzera. Tarte horretan ere aritu zen zenbait kantu ekoizten Naxkerreko lagunekin, pop-rockaren ikutua duten Dikotomia eta Zaldiz itzuliko naiz kantuak kaleratuz. Orain, Ez gara modernoak diska ekoitzi du eta horretarako lan-talde edo banda ederra batu zaio, Nestor , Ainhoa eta Gorka batu zaizkiolarik. Gaur Asier Etxeberria izan dugu Puntu Takomaz eta musika panoramaz solasean.
Datorren osteguna urriaren 9an Atarrabiako jaietan izanen dira kontzertua eskaintzen. Berak aipatu digunez irekiak daude beste plaza batzuetara gerturatzeko euren musika doinuak eskaintzeko.
Asier Etxeberria Irati Irratian
Hemen duzue Ametsen Trafikanteak: