Euskal Jai pilotalekuaren inguruko dokumentala proiektatuko dute gaur Agoitzen

Urtez-urte Nabarralde Fundazioak bere Ondarearen inguruko jardunaldiak antolatu ohi ditu. Aurten pilotari eman diote garrantzia gure ohituren eta kulturaren erakusle baita kirol hau. Honen inguruan, Iruñean izanen diren jardunaldien pizgarri Agoitzen proiekzio bat antolatu dute. Bertan Imanol Martinezen “Piedra, Hierro, Cuero Euskal Jai. 100 años de historia” dokumentala eskainiko da zeina Iruñeko Euskal Jai pilotalekuaren historia errepasatzen duen batzuen eta besteen testigantzak jasoz. Proiekzioaren ostean mahai-inguru bat eginen da dokumentalaz edota Euskal Jairen inguruan elekatzeko. 

Hau aitzakitzat hartuta Nabarralde Fundazioko Victor Manuel Egia izan dugu gaur gurean, beraz kontatu digu arestian esandakoa.

 

 

Victor Manuel Egia Irati Irratian

Iruzkindu