Garaiko Ttunttuneroak bergogoratu eta beraiek irekitako bidea omenduko dute larunbatean Aurizberrin

Elutseder elkarteak bultzatuta eta Nafar Gobernuak abian jarritako CulturIzan programak diruz-lagunduta Aurizberrin larunbata honetan Ttunttuneroak omenduko dituzte ekitaldi mugikor baten bidez. Zehazki Silverio Villanueva aintzioatarra izanen da ekinaldi honen hizpide eta Pedro Martinen etxetik abiatuko da Ttunttuneroak ekitaldiko kalejira. Kalejira honek 4 geldialdi izanen ditu, iraganetik hasita etorkizunera begira jarriko gaituena. Bertan, Aurizberriko txistulariak, dantzariak, bertsolariak, herritarrak eta Pipirripi dantza taldeak euren aletxoa jarriko dute guztion gozamenerako. Lan handia eginda iritsiko da larunbata eta dena prest dago jada. 

Gaur honen inguruan aritu gara antolaketan eta parte-hartuko duen Amaia Nuño txistulariarekin. Berak gonbidapena luzatu digu bertaratu eta ekitaldiaz goza dezagun. 

 

Amaia Nuño Irati Irratian

Entseguarekin zabaldutako bideoa:

Iruzkindu