Bihar aurkeztuko du Kultur Olan Gorka Beunzak bere Pegasoenea liburua

Zoriak eraman zuen Gorka Beunza argazkilari eta musikaria bi urtez bere amatxiren etxea izandako Juriko etxean bizitzera. Bertan bizitakoak ardatz hartuta etxearen eta bere familiaren historia jasotzen hasi zen eta hori bera liburu batean jarri. Memoria ariketa bikaina da Pegasoenea, argazki ederrekin apainduta, Gorkak dioen moduan edertasun horrek argia dakarkiolako historiaren ilunei. 

Biharko aurkezpenean Gorka Beunzak liburuaren aurkezpena egin eta kontzertu txiki bat ere eskainiko du, liburuan oso presente baitago musika ere.

Hau aitzakitzat hartuta Gorka Beunzarekin izan gara, bere liburua eskuartean dugula.

 

Gorka Beunza Irati Irratian

Iruzkindu