Uztarroze kulturaz zipriztintzeko helburuarekin martxan da Amukualdia

Zuberrieta elkarteak bultzaturik udazkena bete kulturaz izanen da Uztarrozen. Amukualdiaren baitan jada urriaren 11n hasi zen honen bidea Erreugiñak bikotearen kontzertuarekin, giro itzela sortuz. Zikloa dugu eta datorren asteburuan izanen du jarraipena, kultura Uztarrozera gerturatu nahi duen ekimen honek, Pelax bakarlariaren kontzertuarekin eta Marina Lameiroren eta Maddi Barberren Cambium lanaren proiekzioarekin. Azaroaren 8an izanen du amaiera Ane Rotaetxeren Xiberua Kantuz Loraturik proiekzioarekin. Hau guztia errepasatu dugu Zuberrieta elkarteko Libe Aldamiz Etxebarria lagunarekin.

 

Libe Aldamiz Etxebarria Irati Irratian

Iruzkindu