Harrera elkarteak euskal preso, iheslari eta deportatuei etxeratze duina bat eskaintzeko laguntza elkartea dugu. Egoerak bultzatuta geroz eta behar gehiago sortu dira prozesu honetan eta horretarako bidelagunak izanen diren bazkideak bilatzen dabiltza, hor jarri zuten abian 5000 baietz kanpaina eta jadanik 4000tik gora bazkidek eman dute izena. Ez hori bakarrik, egoera agerrarazi eta elkartearen lana erakusteko bilkurak antolatu dituzten herriz herri. Horietako bat bihar ostirala, urriak 24 Otsagabiako Idarrotxi Gaztetxean izanen da. Hau aitzakitzat hartuta Harrera elkarteko Ibai Iriarte izan dugu gaur gurean.
Informazio gehiago : Harrera elkartearen webgunea
Ibai Iriarte Irati Irratian

Harrera elkarteari eskainitako kantua ondu zuen Brigade Loco taldeak Zea Mays taldea lagundurik: