Agoitz ibilian natura eta ondaretik zeharkaldia egiteko aitzakia

2 urte dira “Caminar Aoiz” estreinatu zutenetik eta aurten euskarazko bertsioa jarri izan dute martxan LABEA natura eta artea lantzeko laborategiko lagunek. Azkona Toloza antzerki konpainiak eta Rammsy musikariak ekoitzitako soinu-ibilaldia da zeinetan Agoitzen hasi eta Irati ibaitik bertako natura eta ondareaz gozatzeko aukera emanen zaigun. Urriaren 12an estreinatu zuten euskarazko bertsioa eta oso ongi joan zen. Osotara ibilaldiak 90 minutu irauten ditu eta edozein unetan egin daiteke dohainik. Honen inguruan solasean izan dugu Labea laborategiko kidea den Amaia Perez Larumbe.

 

Informazio gehiago : Agoitz Ibilian – Caminar Aoiz

 

Amaia Perez Larumbe Irati Irratian

Iruzkindu