Zonaldeko zenbait emakumerekin izandako bilkuretan ateratako ondorioetako bat beren ahotsak entzunak izateko zuten zailtasuna. Honi buelta emateko martxan jarri zen zonaldeko Berdintasun Zerbitzua eta generoan aditua den Rut Iturbide Rodrigorekin jarri zen harremanetan. Ahalduntze ariketa praktikoa egitea adostu zuten 5 saio desberdinetan, zeinetan emakumeek euren ahotsa entzunarazteko pausuak emanen dituzte, kolektiboki horrela errazagoa baita.
Ikastaroa datorren azaroaren 10ean hasiko da Rut Iturbide Rodrigoren gidaritzapean eta hau aitzakitzat hartuta Rutekin egoteko aukera ez dugu galdu, beti asko ikasten baita beragatik. Berak zonaldeko emakumeei gonbidapena luzatu die ikastaroan parte-hartzeko.
Izen ematea : igualdadzona@erro.es / 621681622
Rut Iturbide Rodrigo Irati Irratian
