Zaltuan jatetxe bat ezartzeko inbertsore eskea bideratu du Erronkariko Udala

Erronkariko udalak dei berezi bat luzatu du Zaltuako beheko solairuan jatetxe bat egokitzeko inbertsoreak bilatzeko. Horretarako sareetan zabaldu dute deia bideo baten bitartez. Zaltuako egoitzan bi urte dira colivinga zabaldu zutenetik eta beheko solairuan espazio handi bat utzi zuten etorkizunean jatetxe bat egiteko. Administrazioetatik diru iturririk ezin izan dute lortu horretarako eta honi aurre egiteko luzatu dute deia. Hau gainera idazkaririk gabe egin dute Erronkaribarko zenbait herrik urritik hona idazkaririk gabe baitaude. Hala salatu du gaurkoan Amparo Viñuales alkatea izandako solasaldian.

Berri onak ere helarazi dizkigu, Erronkari herriak atzokoan jaso baitzuen Navarra TVk banatzen duen “Pueblo ejemplar” saria.

 

 Zaltuan inbertitzeko interesa duenak jar dadila udalarekin harremanetan.

Amparo Viñuales Irati Irratian

Eskea luzatzeko grabatutako bideoa:

Iruzkindu