Urtez urte Pirinioetako emakumeak batu eta elkarrekin hausnartzeko parada hartzen ohi dute Pirinioetako Emakumeen Topaketetan. Edizio batetik bestera ibarrez-ibar mugitu ohi dira topaketa hauek eta aurten Erroibarren egitea egokitu da. Mezkiritzen eginen dira topaketak Laurentxi Elkartekoek antolakuntza pisurik handiena hartuko dutelarik.
Urtero gai nagusi bat izaten dute, aurtengoa Feminismoa izanen litzateke, hitz eta subjektu bezala. Feminismoa zertarako? galdera luzatu dute kaleratu dituzten afixetan eta galdera hori elkarrekin erantzun eginen diote Mezkiritzen. Topaketak aitzakitzat hartuta Laurentxi elkarteko Bea Oktabiorekin egoteko parada hartu dugu eta berak gonbidapena luzatu die Pirinioetako Emakumeei bihar Mezkiritzera hurreratu daitezen.
Bea Oktabio Irati Irratian
