Azaroak 25 Sexu indarkeriaren kontrako eguna: Erroibar

Azaroaren 25 gertu dugu eta egun hau egutegian beti nabarmendu izan da sexu indarkeria salatzeko. Aurten hori bera eginen dute Pirinioetako emakume elkarteek. Gaurkoan Erroibar aldera jo dugu Laurentxi elkarteko Bea Oktabiorekin egotera. Egitaraua:Azaroak 17 eta 24- 18:00 Auzperri -Liburutegia- Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko tailerra Unai ZabaletarekinAzaroak 25- 19:00 Orondritz-Larrain-toki elkartea- La violencia invisible dokumentalaren proiekzioaAzaroak […]

Egun On, Auñamendi! Manex eta Oilarra, Genero indarkeria detektatzeko ikastaroa eta Gaztealdia

 Saio hasieran, Xanti Begiristainek bere ohiko kolaborazioan Manexen istorioekin jarraitu du, Manex eta Oilarra izenburua duen istoriarekin alegia. Ondoren, Erroibarrera jo dugu Haize Morea eta Laurentxi elkarteko kidea den Leire Remirorekin egotera, Mankomunitatetik genero indarkeria detektatzeko abian jarriko duten ikastaroaz solasteko. Bukatzeko, Naiz irratiak Xabat Ilarregiri eta Maialen Arteagari eginiko elkarrizketa ekarri dugu Gaztealdiaren inguruan. […]

Badatoz Laurentxi elkarteko 20-21 ikasturterako ikastaroak

Urtero antolatzen dituzte zenbait ikastaro eta aurten zailtasun gehiagorekin bada ere hemen ditugu Laurentxi elkarteak antolatutako ikastaroak. Honetaz solasteko Bea Octavio kidearekin izan gara eta berak azaldu digu osasun larrialdiak eskatzen dituen neurrietara egokitu behar izan dituztela ikastaroak. Beak adierazi digu ikastaroak atzeratu eginen direla partaide guztien segurtasuna bermatua izan dadin. Bea Octavio Irati irratian.

Egun On, Auñamendi! Laurentxi elkarteko ikastaroak, Karrape irratia eta COVID txertoaren itxaropena

Gaur Laurentxi elkarteko Bea Octavio izan dugu, aurten prestatu dituzten ikastaro berrien inguruan solasteko. Ondoren, Karrape irratira egin dugu bisita Unai Zabaletaren ahotsatik leitzaldeko kronika jasotzeko. Bukatzeko, Elhuyar fundazioko tartearekin izan gara COVID gaitzari aurre egiteko txertoan dagoen itxaropenaz aritu delarik. Izenburua: Urriaren 14ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko