Kuarist Forte Saxofoi laukoteak kontzertu berezia eskainiko du Agoitzen igandean

2020an sortu zen talde bezala, baina bere musikari ibilbideetan zehar elkarrekin jardunak ziren jadanik. Leire Unzué, Carmen Ferrando, Josu Marauri eta Sergio Eslava dira taldean aritzen diren musikariak eta Agoitzeko emankizunerako Txus Eguilazen laguntza izanen dute, perkusioa eta antzeztea gehituko diolarik. Kontzertua aitzakitzat hartuta Leire Unzue agoiztarrarekin izan gara gaurkoan eta berak eman dizkigu arestian aipatutakoen berri.

Kuarist Forte Saxofoi laukotearen kontzertua igandean arratsaldeko 18:30tan izanen da Agoitzeko aretoan. Erne! Sarrera gutxi batzuk geratzen dira eta!

Sarrerak: Kuarist Forte Agoitzen

Leire Unzue Irati Irratian

Kuarist taldearen kanta:

Iruzkindu