Aldaketa klimatikoaren aurren Pirinioetako egoera nabarmendu dute zientzilari talde batek

Pirinioetako Aldaketa Klimatikoaren Behatokiak Toulousen egindako agerraldian bere azken ikerketa kaleratu du. PIRINIOETAKO ARRISKU NATURAL ETA KLIMATIKOEN AURREAN izenburupean 46 eragile eta taldek hartu dute parte txosten honen garapenean. Zonaldearen analisi sakona egin izan dute eta egoeraz jabetuta 16 gomendio kaleratu dituzte administrazio desberdinek kontuan har ditzaten, betiere aldaketa klimatikoari balazta jarriz eta hondamendi naturalak zein baso-suteak ekiditeko aurreneurriak jar ditzaten. Honen inguruan gaur aritu gara NUPeko katedraduna den Rosa Maria Canals Treserras ikerlariarekin, bera izan baita txosten honen garapenean parte-hartu duen zientzilarietako bat.

 

Informazio gehiago : Pyrenees4Clima proiektua

 

Rosa Maria Casals Treserras Irati Irratian

Hemen duzue ikerlariek kaleratutako txostena:

20251112_Dictamen_-LIFE-P4C-riegosccindencios-forestales_Fin

Iruzkindu